XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOÑI - Agur. Ba nijoa. Je, je, je... Lehendabizi eho eta gero zubitik behera bota... Je, je, je....

(Atera bedi. Madalen da Altzibar geldituko dira: Buruz buru hizketan; biak zuti)

(Erabaki gogor bat hartu behar balu bezela, gogor ari da bere buruarekin Altzibar, Madalen, oso mantso).

ALTZ - Eta? MADALEN - Entzun duzu.

ALTZ - Ez dut etsi nahi, bizi nahi dut.

MADALEN - Ez diteke. ALTZ - Madalen! MADALEN - Altzibar! ALTZ - Maite zaitut. MADALEN - Nik ere! ALTZ - Beraz? MADALEN - Ez diteke! ALTZ - Libre danak, ba dezake!.

MADALEN - Goñi-rekin mintzatu geranean, bein baiño gehiagotan esan dut, pertsonak libre giñala.

- Zerbait esan nahi eta, defenditu dut pertsonen libertadea.

- Honelakorik, nere baitan, ez dut sinisten.

- Milla katek behartzen gaituzte lotzen, desegiten urratzen....

ALTZ - Zerk behartzen zaitu?.

MADALEN - (Parre, samiñez beterik) ALTZ - Diruak? MADALEN - Ba liteke.